Informazio eta Komunikazioaren Gizartea

Lehen esan dudan bezala, teknologiak eragin handia daukate gugan. Gaur egun "teknologiaren mendean" gaude eta gauza askotarako ordenagailuei eta mugikorrei loturik gaude. XX. eta XXI. mendeetan garapen handiak egon ziren teknologiari lotuta. Hasieran informazioa bilatzeko eta partekatzeko erabiltzen zen, baina pixkanaka bere erabilera handitu zen. 2015 urtean, 16 eta 24 urteren arteko gazteen %98,5ek Internet erabiltzen zuten. Gainera urte horretan etxeen %78,7 Internetera konektatuta zeuden, 2014an baino gehiago. Grafikoan ikusten denez, azken urteotan bere erabilera handitu da eta e gia esanez, bere erabilera onuragarria da. Hala ere, azken urteotan Internet denon eskura dagoenez ( gazteentzat eta helduentzat) egoera batzuetan bere erabilera kaltegarria izan daiteke, adibidez, ciber bullynga. Amaitzeko, nire garaian ez zen internet asko erabiltzen, gainera niri ez zitzaidan gustatzen teknologiak erabiltzea. Hala ere, azken urteotan sare sozialak erabi...