KONPETENTZIA DIGITALA
⇾ Konpetentzia digitala ezagutza, trebetasun eta gaitasunen konbinazioa da, balore eta jarrerekin batera, testuinguru digitaletan eta tresna digitalekin, helburuetara eraginkortasunez heltzeko, baina ez da bakarrik gaitasuna izatea, alde kritikoa izatea ere bai da.
Konpetentzia digitala bost azpigaitasun ditu gizartean parte hartzeko:
- Informazioa → edukiak bilatzeko erabiltzen da
- Komunikazioa → teknologiaren bidez komunikatzen gara eta komunikabide digitalak ezagutu behar ditugu. Aldi berean, gu irakasle moduan gai izan behar gara mezu elektronikoak bidaltzeko eta sare sozialak erabiltzeko.
- Edukiak sortzea → edukiak garatzea. Irakasleak, hezkuntzarako edukiak materiala sortu behar dute.
- Segurtasuna → osasuna babestea. Irakasleak, birusen aurkako programak erabili behar ditugu eta informazioaren inpaktua aurreikusi.
- Arazoak ebaztea → Guk irakasle moduan arazo teknikoak ebatzi behar ditugu eta teknologia sormenez erabili behar dugu. Aldi berean, ikastetxeko ordenagailuak ezagutu behar ditugu eta bertan aurki ditzakegun informazio iturriak ezagutu. Trebetasun aldetik, arazo teknikoak modu egoki batean konpondu behar ditugu eta teknologia berrietara egokitu.
Azken finean, gaur egun teknologiak gauza askotarako erabiltzen dira, gainera hezkuntza arloan garrantzia handia hartu dute. Nire ustez, beharrezkoa da konpetentzia digitala menderatzea ( irakasle moduan), baliabide oso lagungarria delako ( Klaseak emateko, teoria ikasteko...).
Comentarios
Publicar un comentario