Web 1.0 / Web 2.0 / Web 3.0



Lehenengo web askea, 1990ean sortu zen, baina ez zen ikusi 1991. urterarte. Web hau Tim Berners-Lee asmatu zuen eta ezaguna egin zen mundu osoan




⟶ XX. mendean Web 1.0 sortu zen. Testuko nabegatzailea zen, hau da, bakarrik irakurtzeko erabiltzen zen. Garai hartan komunikazioa areagotu zen gure gizartean. Web hau eduki estatikoen gainean eginda zegoen, informazioa ikusteko eta  irakurtzeko. Hala ere, web honetan ez dago interakzioa partaideen artean. Hezkuntzari begira, metodo tradizionala erabiltzen zen (liburuak).



⟶ XXI. mendearen lehenengo hamar urteotan, Web 2.0 sortu zen. Web honen erabiltzaileak pasibotik aktibora pasatu ziren. Web honekin, interakzioa sustatzen da, bere helburua komunikazioa eta informazioa partekatzea da. Hezkuntza 2.0an ikasleen artean eta irakasleen artean elkarreragina ematen da.Web honekin ikasleak plataformak sortzen dituzte apunteak egiteko eta informazioa partekatzeko.


⟶ 2006an Web 3.0 sortu zen. Web "inteligente" bezala aurkeztu zuten.
Erabiltzaileak sarean elkarrekin harremanetan daude. Adimen artifizialeko edukiak sartzen dira. Web 3.0 oso arina da eta ikasleek protagonismo handia hartzen dute.  


Ikusten denez, teknologia gero eta azkarragoa doa eta gero eta aukera gehiago ematen ditu.  Beste garai batean ( nire garaian adibidez) eskolan ez genuen interneta erabiltzen, bakarrik informatika ikasgaian. Gaur egun ez dira liburuak erabiltzen ikasgaiak emateko eta eskola gehienetan tabletak erabiltzen dira besteekin komunikatzeko eta ikasteko. Nire ustez web hauek erabiltzea aurrerapen handia da, hala ere, nahiago nuke beti bezala liburuak erabiltzea.



Comentarios

Entradas populares de este blog

INTERNET

SARE SOZIALAK

ERREALITATE AREAGOTUA