ERREALITATE AREAGOTUA
⇢ Errealitate areagotua (EA), mundu errealeko elementuak beste elementu birtualekin nahasten direnean errealitate mistoa sortzen, ingurune fisikoarekin ikuspen zuzen edo zeharkakoa definitzeko erabiltzen den kontzeptua da.
⇾ Errealitate areagotua aplikazio desberdinak ditu:
⇾ Errealitate areagotua aplikazio desberdinak ditu:
- Hezkuntzan, museotan eta parke tematikoetan ikus dezakegu. Aldi berean, testu liburuekin ere erabili da, horien edukien gainean multimedia informazioa eskaintzeko aukera ematen baitu.
- Aisialdira begira, jolasak aurki ditzakegu.
- Turismo eta arkitektura arloan, jatetxeetan aurki dezakegu ( informazioa eskuratzeko eta jan nahi duguna aukeratzeko). Gainera, toki jakin batek duela mende batzuk zer itxura zuen ikus dezakegu.
- Medikutzan, adibidez, kirurgia-operazioetan, errealitate areagotuari esker, zirujauak datu bisualak ikus ditzake kamera baten bidez.

Aplikazio bikainak izateaz gain, dena ez dago abantailaz beterik. Hezkuntza arloan adibidez, baliabide lagungarriak dira edukiak barneratzeko, hala ere, hauek erabiltzeko formakuntza txiki bat beharrezkoa da eta hori ez dago irakasle guztien eskuraz. Aldi berean, gure bizitzan ez ditugu egunero erabiltzen, hortaz, jende asko ez ditu ezagutzen eta ez daki nola erabiltzen diren.
Beste alde batetik, lehen esan dudan bezala, aplikazio bikainak dira. Arlo askotan lagungarriak dira eta gauza asko errazten ditu. Etorkizunerako ona izango zen, adibidez, hezkuntza arloan irakasleei formakuntza txikia ematea. Modu horretan, umeentzat klaseak asko dibertigarriak izango dira.
Comentarios
Publicar un comentario