SARE SOZIALAK

Zer dira Sare Sozialak? 
Harremanak mantentzeko balio duten zerbitzuak dira, harreman horiek pertsonalak edo lanekoak izan ditzakete. 

Zertarako balio dute?
Gure inguruko pertsona eta erakundeekin loturak mantentzeko eta sortzeko balio dute, bai eta beraiekin edukiak elkarbanatzeko ere.



Gaur egun sare sozialak garrantzia handia dute gure egunerokotasunean. Lehen (nire garaian), sare sozialak ez ziren existitzen eta besteekin komunikatzeko beste moduak zeuden. Hasiera batean, besteekin komunikatzeko erabiltzen ziren eta egian esanez, momentu horietan guztiok baliabide onuragarriak bezala ikusten genituen. Gaur egun gauza gehiago egiteko erabiltzen dira eta kasu batzuetan modu txar batean erabiltzen dira.
Baliabide ezin hobeak dira hainbat gauza jarduteko, adibidez, hezkuntza arloan erabil ditzakete informazio eta kontzeptuak barneratzeko ( modu dibertigarri eta ezberdin batean) eta aisialdirako ere lagungarriak dira. Modu azkarra dira besteekin komunikatzeko eta gauzak partekatzeko.

Hala ere, sare sozialak alde onak eta alde txarrak dituzte. Lehen esan dudan bezala, alde onak ugariak dira, baina gaur egun bere erabilera beste egoeretan aurki ditzakegu. Adibidez, ume eta heldu askok "cyber bulling-a" egiteko erabiltzen dituzte eta egoera horiei aurre egitea oso zaila da.

Kontziente izan behar gara sare sozialak erabiltzean eta kontuz handia izan behar dugu. Azken finean, hor bertan gure datu guztiak jartzen ditugu eta edonor datu horiek eskuratu ahal ditu.










Comentarios

Entradas populares de este blog

INTERNET

ERREALITATE AREAGOTUA