Entradas

GAMIFIKAZIOA

Imagen
➔ Zer da Gamifikazioa? Funtsean jokoak sortzea da, normalean jokoetatik kanpo dauden eremuetan, ohiko jardueretan, etxean edo bezeroekin ditugun harremanetan. Gamifikazioari esker aspergarriak izan ditzaketen eginkizunak, dibertigarriak bihurtzen dira. ( Socrative, ClassDojo..) ➔ Zein da Gamifikazioaren helburua? Entretenitzea Erakartzea Hezkuntza arloan, eginkizunak modu desberdin eta dibertigarri batean egiteko erabiltzen da.  Baliabide ona izateaz gain, desabantaila batzuk ditu: - Ingurune hezigarri bat ez da borondatezko ingurunea - Epe motzeko sariak ohitu ahal die ikasleei lan egiteko bakarrik helburu txikien aurre.  Nire ustez, desabantaila bezala ikustea baino, abantaila bezala ikusten dut. Ohiko metodologia alde batera usteko asmoz, baliabide hau erabili daiteke. Ikasle gehienei amorru ematen die etxerako lanak egitea, beraz, baliabide honek motibatu egiten die eta "joku" batekin etxerako lanak egiten dituzte eta gainera edukiak eta kont...

CYBER-BULLYING

Imagen
⇨ Zer da?  Orain dela urte gutxi, teknologia berrien agerpenarekin batera agertutako fenomenoa da. Teknologia berriak eta interaktiboak erabiliz egindako mehatxu, irain... bezala definitzen da eta azken aldian, batez ere gazteen artean, oso erabilia da.  Cyberbullying mota asko daude: Jazarpena berehalako SMS-n bidez Pasahitzen lapurretaren bidez Blogen bitartez Sare sozialen bidez Gehien erabiltzen diren baliabideak cyberbullying-a egiteko sare sozialak dira. Instagram, Facebook  bezalako helbideetan edonoren argazkia ipini eta komentatu daiteke. Ondorioz, klasekide guztien eskuetan dago norbaiten inguruko edozein komentarioa ipintzea.  Zaila da jazarpena eragiten duenaren profila zehaztea, are zailagoa biktimaren ezaugarriak zehaztea. Guk irakasle moduan oso adi egon behar gara egoera hauek aurreikusteko, hala ere, oso zaila egiten da.  Gaur egun gazteetan ematen dira egoera gehienak eta ikusten denez, askotan irakasleak eta gurasoak ez...

SARE SOZIALAK

Imagen
➞ Zer dira Sare S ozialak?  Harremanak mantentzeko balio duten zerbitzuak dira, harreman horiek pertsonalak edo lanekoak izan ditzakete.  ⟶ Zertarako balio dute? Gure inguruko pertsona eta erakundeekin loturak mantentzeko eta sortzeko balio dute, bai eta beraiekin edukiak elkarbanatzeko ere. Gaur egun sare sozialak garrantzia handia dute gure egunerokotasunean. Lehen (nire garaian), sare sozialak ez ziren existitzen eta besteekin komunikatzeko beste moduak zeuden. Hasiera batean, besteekin komunikatzeko erabiltzen ziren eta egian esanez, momentu horietan guztiok baliabide onuragarriak bezala ikusten genituen. Gaur egun gauza gehiago egiteko erabiltzen dira eta kasu batzuetan modu txar batean erabiltzen dira. Baliabide ezin hobeak dira hainbat gauza jarduteko, adibidez, hezkuntza arloan erabil ditzakete informazio eta kontzeptuak barneratzeko ( modu dibertigarri eta ezberdin batean) eta aisialdirako ere lagungarriak dira. Modu azkarra dira besteekin komunikatzeko et...

FLIPPED CLASSROOM

Imagen
→ Flipped Classroom metodologia berria da eta hezkuntza tradizionalari "buelta" ematen dio. Hau da, azalpen teorikoak gelatik kanpo egiten dira, betiko etxerako lanei ekiteko gela barruan.  Flipped Classroom IKTetan sostengatzen da. Metodologia honekin ikaslea bere ikasketa prozesuaren arduradun bihurtzen da, lana bere erritmora egokituz. Klasean ematen diren gaiak ikasleek etxean ikusten dituzte bideoen bidez eta eskola orduak, etxean ikusitako bideoen inguruan lan egiteko eta galderak ebazteko erabiltzen dira.  Metodologia honek ez dio irakasleari postua kentzen, baizik eta, irakaslearen papera erabat aldatzen da gidari laguntzaile bihurtuta.  Metodologia hau martxan jartzea ideia oso ona iruditzen zait. Ikasle askorentzat ez da erraza klasean arreta mantentzea eta askotan azalpenak galtzen dituzte. Modu honetan, etxean behin eta berriz bideoa ikus ahal dute eta zalantzak izanten badituzte bere gurasoei galdetu ahal dizkiete.  Aldi berean, ...

ERREALITATE AREAGOTUA

Imagen
⇢   Errealitate areagotua (EA) , mundu errealeko elementuak beste elementu birtualekin nahasten direnean errealitate mistoa sortzen, ingurune fisikoarekin ikuspen zuzen edo zeharkakoa definitzeko erabiltzen den kontzeptua da.  ⇾ Errealitate areagotua aplikazio desberdinak ditu: Hezkuntzan, museotan eta parke tematikoetan ikus dezakegu. Aldi berean, testu liburuekin ere erabili da,  horien edukien gainean multimedia informazioa eskaintzeko aukera ematen baitu. Aisialdira begira, jolasak aurki ditzakegu. Turismo eta arkitektura arloan, jatetxeetan aurki dezakegu ( informazioa eskuratzeko eta jan nahi duguna aukeratzeko). Gainera, toki jakin batek duela mende batzuk zer itxura zuen ikus dezakegu. Medikutzan, adibidez, kirurgia-operazioetan, errealitate areagotuari esker, zirujauak datu bisualak ikus ditzake kamera baten bidez. Aplikazio bikainak izateaz gain, dena ez dago abantailaz beterik. Hezkuntza arloan adibidez, baliabide lagungarriak dira ed...

PERSONAL LEARNING ENVIROMENT (PLE)

Imagen
➔ Personal learning enviroment (PLE) , ikasleei beraien ikaskuntzaren kontrola eta gestioa bideratzen laguntzen dieten sistemak dira.  ➔ Zergatik erabili hezkuntzan? Oso aproposak dira gutxinaka Internet munduan sartzeko eta aldi berean, ikasketa aukerak ematen dizkie.  Klasean hainbat gauza egiteko erabili ahal da PLE-a, baliabide hauek erabiliz,adibidez: Google Docs, Blogger,Slideshare.. etab. PLEaren osagai nagusiak hauek dira: Irakurtzeko tresna, estrategia, mekanismo eta ekintzak Egiteko, hausnartzeko eta egiten hausnartzeko tresna Harremanak sustatzeko, informazioa partekatzeko eta komunitateetan hausnartzeko tresna Urte honetan PLE-a zer den ikasi dugu. Hasiera batean hitz hori entzutean ez nekien zer zen, eta klasean bideo batzuk ikusi eta gero kontzeptua barneratu nuen.  IKT ikasgaian "Symbaloo" erabili dugu, bertan informazio iturriak jarri ditugu. Baliabide honek aukera oso ona da bilatzen dituzun informazio iturriak gordetzeko eta nahi ...

KONPETENTZIA DIGITALA

Imagen
⇾ Konpetentzia digitala ezagutza, trebetasun eta gaitasunen konbinazioa da, balore eta jarrerekin batera, testuinguru digitaletan eta tresna digitalekin, helburuetara eraginkortasunez heltzeko, baina ez da bakarrik gaitasuna izatea, alde kritikoa izatea ere bai da.  Konpetentzia digitala bost azpigaitasun ditu gizartean parte hartzeko:  Informazioa → edukiak bilatzeko erabiltzen da Komunikazioa → teknologiaren bidez komunikatzen gara eta komunikabide digitalak ezagutu behar ditugu. Aldi berean, gu irakasle moduan gai izan behar gara mezu elektronikoak bidaltzeko eta sare sozialak erabiltzeko.  Edukiak sortzea → edukiak garatzea. Irakasleak, hezkuntzarako edukiak materiala sortu behar dute. Segurtasuna → osasuna babestea. Irakasleak, birusen aurkako programak erabili behar ditugu eta informazioaren inpaktua aurreikusi. Arazoak ebaztea → Guk irakasle moduan arazo teknikoak ebatzi behar ditugu eta teknologia sormenez erabili behar dugu. Aldi berean, ikastetx...